Gaztesareak ezin du musikaren panorama aldatu, hori gazte mugimenduak berak egin beharreko lan etengabea da. Lan hori errazteko, hain zuzen ere, gida hau argitaratu dugu. Dispertsatuta, eta ezkutuan dauden musika talde maketero guzti horiek, kontzertu bat antolatu nahi duen edozein gazte elkarte, gaztetxe edo tabernaren esku jarri nahi dugu.
Zenbait ahots! Zenbait mezu! Zenbait musika! Zenbait kontu eta komeri egunero gure irrati libreetan. Dialak enpresa pribatuen eta instituzioen menpeko eremu dirudien garaiotan asko dira egunero gure herrietan zabaltzen diren ahots libreak. Izendegi honetan, herriz herri dauden irrati libreen frekuentziak eta helbideak dituzue.
Gozategiko Izarapeko Aholkuetan hainbat galderari erantzun ezinda ibili gara denok. Galderei erantzuten laguntzeko: Aholkularitza zerbitzuak batu ditugu, Gay, lesbiana, transexual eta bisexualentzako informazio interesgarria batu dugu sexu aukera bakarra dagoela erakusten diguten sistema honetan bestelako aukeren inguruko informazioa jasotzeko, HIESaren inguruko laguntza ematen dutenen informazioa batu dugu kontuz ibili beharreko kontuak ezagutzeko eta Sex shopak gauza berriak probatu nahi dituzuenontzat.
Hilabetero atzeko plano (wallpaper) ezberdin bat egutegiarekin. Eskuratu zure neurrikoa!

> duela gutxi aluaren usainaren inguruan galdetu zuten. nik zakila aipatuko dut.
nazka ematen al dizuete zakilak usain fuertea badu? usain fuertea infekzio baten sintoma izan al daiteke? (neibai)
Beatriz Preciado [2008-02-25]
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588