jaiakbizi.net GazteSarea.net


:: Ostiralekoa

/info/irudiak/jardun_fem_index.jpg

Feminismoari lotuz, jendartea eraldatuz

Euskal Herriko emakumeontzat zita garrantzitsuak izan dira apirilean zehar. Mugarri berri bat jarri dugu aurten IV. Ehko Jardunaldi Feministetan zein Emakume Gazteon Asanbladan. [2008-04-23]

:: Irauli Uhinak

/info/irudiak/irauli_070626_index.jpg

2008-06-17 Ikasturteko azken irratsaioa festa giroan amaitu dugu EHZ Festibaleko lagunekin... [Entzun]

:: Info [azken eguneratzea 2008-09-07 06:59:56 ]

desalojoa
[2008-09-07]

Oñatiko gaztetxe okupatu berria desalojatu egin du ertzaintzak

Asteazkenean okupatu zuten Gaztetxea, eta atzo bertan egin zuten publiko. 10 gazte identifikatu dituzte eta gazteek adierazi dutenez, modu oldarkorrean desalojatu dituzte okupatutako gune berritik.

manifestazioa
[2008-09-05]

Ehunka pertsona batu dira Barañainen errepresioari stop esateko

2.000 pertsona inguru izan dira Barañainen Errepresioa ez da bidea utzi bakean Barañain lelopean izandako manifestaldian. Azken atxiloketak salatu dituzte azken asteetan ohikoa bihurtu den guardia zibilaren presentzia itogarriaren artean. Noe gazteak ere ongietorri hunkigarria jaso du. Info+: Apurtu.org

bizirik eguna
[2008-09-05]

Askagintzak Bizirik eguna ospatuko du bere 20. urteurrenean

Etxarri Aranazen ospatuko da Bizirik eguna irailaren 6an. Egun honekin Askagintzak 20 urte bete dituela ospatuko da. Info+: askagintza.com

jaiak
[2008-09-04]

Bermeoko jaiak ekimenez beteta datoz

Bermeoko Txozna Batzordeak jaietarako egitaraua aurkeztu du. Aldarrikapenek eta hausnarketak paper garrantzitsua jokatuko dute jaietan.

eraso sexistak
[2008-09-04]

Carlota Ortuzarren erailketa salatzeko mobilizazioak izango dira Euskal Herrian

Carlota Ortuzarren erailketa salatzeko hainbat mobilizazio iragarri ditu Euskal Herriko Bilgune Feministak. Era berean, Azpaitiko BFk ere eraso berri hau salatu du.

ahtrik ez!
[2008-09-04]

Ibarretxeren bisitaren aurrean AHTren aurkako protestak izango dira Donostian

Zita datorren astelehean izango da, hilak 8, eguerdiko 12etan, Miramar Jauregiaren azpikaldean dagoen Ondarreta pasealekuan.

arrate eguna
[2008-09-04]

Arrate egun bezperako egitaraua goizetik hasiko da jaietan

Arrateko jaiak jai herrikoi, parekide eta euskaldunen aldeko ekimenez beteta datoz. Info+ blogak.com/jaixakherrixandako

desalojoa
[2008-09-05]

Euren kasuan ardura gehiagoz jokatzeko eskatu diete Trintxerpen desalojatutako bizilagunek udalari

Trintxerpeko Karmengo Ama Plazako Bizilagunen elkarteak gogor salatu du bi bizilagunek azken asteetako gau guztiak kale gorrian eman behar izan dituztela, uztailaren 23an euren etxebizitzak eraitsi baitzituzten.

amadeu casellas
[2008-09-05]

Amadeu Casellas preso anarkistak gose greba utzi du helburua lortuta

Irailaren 5ean, 77 egun gose greban eman ostean, Amadeu Casellas preso anarkista katalanak bere protesta eten du Defensor del Puebloko eledunak eskaini dion proposamena entzun ondoren

txomin auzoko jaiak
[2008-09-04]

Txomin auzoko festetan bere egitaraua izango du Ttan Ttakun irratiak

Irrati libreak egitarau propioa antolatu du ostiral eta larunbat hauetarako. Info+: ttanttakun.com

Etxebizitza eskubidea
Valid XHTML 1.0! Valid CSS! Creative Commons License Kultura SailaKultura Sailak
diruz lagundutakoa

www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588